IPURTARGI
Eskola agendan ingurumenari eta biodibertsitateari ematen zaien garrantziak lotura estua du ikastetxeetan Natur zientzia ikasgaian lantzen dituzten zenbait edukirekin. Hortaz, eskola agendako helburu eta programek aukera paregabea eskaintzen dute eskolek ikasgelaz kanpoko hezkuntzan lehenengo urratsak egiteko, batez ere ekologiaren arloko edukiak modu praktiko batean lantzeko. Gainera, ikasgelaz kanpoko hezkuntza ikastetxeko curriculum edukiekin lotzeko aukera errazten du.
Aukera hau ardatz hartuta egiten da unitate proposamen hau, honen bidez ekosistemen arloko jarduerak landuko dira modu ludiko batean. Era honetara, ikasleek kontzeptu, jarrera eta prozedura ezberdinak modu esanguratsuan barneratuko dituzte. Honek bi ondorio aurkitzen ditu: egunerokotasunean beraien bizitzetan ikasitakoak aplikatzea eta beraien ingurukoei ikasitakoaren berri ematea, gizarte sentsibilizazioa bultzatuz.

