EGITASMOAREN NONDIK NORAKOAK
METODOLOGIA
Unitate didaktikoaren metodologia hezkuntza kooperatiboan oinarritzen da, euskal curriculumeko printzipioak eta gomendioak jarraituz.
- Lankidetza taldeak antolatzea: ikasle talde heterogeneoak sortzea, trebetasun, ezagutza eta esperientzien aniztasuna sustatzeko.
- Interdependentzia positiboa: Ikasleak elkarren mende dauden zeregin eta jarduerak ezartzea arrakasta lortzeko. Horren barruan sartzen dira ikerketa- proiektuak, arazoak konpontzea, eztabaidak edo talde-aurkezpenak.
- Aurrez aurreko elkarrekintza: Aukerak ematea ikasleek elkarreraginean jardun eta elkarrekin lan egin dezaten. Horrek taldeko eztabaidak, eztabaidak, ideia- jasak edo jolas kooperatiboak ekar ditzake, komunikazio eraginkorra, elkarrekiko errespetua eta entzute aktiboa sustatzen.
- Multimedia baliabideen erabilera: Baliabide horiek kontzeptuak hobeto ulertzen, fenomenoak ikusten eta aniztasun biologikoa aztertzen lagun diezaiekete ikasleei.
- IKTen erabilera: Tresna digitalak erabili behar dira informazioa biltzeko, ikerketak egiteko, aurkezpenak sortzeko eta emaitzak jakinarazteko. Gainera, IKTek ingurumenarekin eta biodibertsitatearekin lotutako hezkuntza baliabide eta materialak eskura ditzakete.
- Gizarte trebetasunen garapena: Jarduera esplizituak sartzea, hala nola komunikazioa, talde lana, gatazken konponbidea eta erabakiak adostasunez hartzea.
- Ebaluazioa eta atzeraelikadura: Proiektu edo jardueren azken emaitzak ebaluatzeaz gain, garrantzia emanen zaio banaka eta taldeka egindako lanari, autoebaluazioari eta baterako ebaluazioari. Atzeraelikadura konstruktiboa izanen da eta hazkundera bideratuko da.
- Gogoeta eta metakognizioa: ikaskuntza kooperatiboaren prozesuari buruzko hausnarketa eta ingurumenaren eta biodibertsitatearen garrantziarekiko lotura sustatzea.
Unitate honetako lankidetza hezkuntzari esker, ikasleek elkarrekin ikasi ahal izango dute, ideia-aniztasuna baloratu eta elkarlanean jardun, ingurumenarekin eta biodibertsitatearekin lotutako erronkak ulertu eta horiei ekiteko.
JARDUEREN ETA GAIEN SEKUENTZIA
Honako fase desberdin hauek osatuko lukete, beraz, sekuentzia didaktiko bakoitzaren oinarrizko egitura:
- FASEA: AURKEZPENA
Sekuentzia didaktikoaren abiapuntuan, ikasleei aurkeztu egiten zaie zer egitera eta zertan ikastera goazen hurrengo saioetan. Helburua finkoa izanagatik ere, fase honetan malgutasunez jokatzen da, eta aukera izaten da ikasleekin batera azken xede hori ikasgelako interesen arabera egokitzeko.
- FASEA: TESTUINGURATZEA
Atal honetan ikasleek dituzten aurrezagutzak aktibatuko dituzte eta duten informazioa elkarrekin partekatuko dute egitura kooperatiboak erabiliz. (1-2-4, Arkatzak erdira edo orri birakaria). Gai bakoitza lantzen hasi aurretik, irakasleak oinarrizko azalpena emango du eta galdera sorta bat planteatuko die ikasleei bi aspektu nagusi hauen inguruan eta ikasleek erantzun egin beharko dituzte:
- Zer dakite ikasleek landu nahi den curriculumaren atalari edo gaiari buruz?
- Zer dakite bukaerako proiektua ekoizteko behar diren ezagupenei, bitartekoei nahiz komunikazio/hizkuntza mailari buruz?
Modu honetan, dakitenaren kontzientzia hartu eta ikasteko beharrak identifikatu ahal izango dituzte. Horretarako jarduera zehatzak landuko dira: bideoak ikusi, eztabaidak, jolasak… Ikasle bakoitzak gai bakoitza lantzen hasi aurretik, taldeka, dakiena edo irizten diona aipatuko du. Informazio hori guztia ondoren gelakide guztien artean erkatu eta partekatuko dutelarik ordu erdiz.
- Informazioa denean, banaka edo taldeka igo ahal izango da.
- Iritziak direnean bildu egingo dira, ariketa amaitu ondoren kontrastatzeko.
2. FASEA: GARAPEN ETA EKOIZPEN FASEA
Behin gaia planteatu eta gero eta lanketa kooperatiboaren bidez, ikasleek gaiari dagozkion galderak erantzun ahal izateko informazioa bilduko dute. Informazio horren zati garrantzitsuetako bat sortuko dugun materialetan aurkituko dute. Ikasleek sarean lortutako informazioari, galdeketen bidez lortutakoa (lagunei, familiarrei, herritarrei…) erants diezaiokete sekuentziak planteatutako jardueren arabera, eta eztabaida bidez ondorioetara iritsiko dira. Informazioa bildu eta gero, ikasleek erkatu egingo dute elkarren artean; datu objektiboak direnean, bat datozen ikusteko, eta subjektiboak direnean iritzi desberdinak azaltzeko. Ikasleek banaka edo taldeka, informazioa eta iritziak besteei agertzeko informazioa eta ideiak egituratzen, sintetizatzen eta ordenatzen ikasi beharko dute. Eztabaidarako eta iritzi trukaketarako metodologia ere jorratuko da, naturaren eta biologiaren inguruko hausnarketa landuz, dauden egoerak, jarrerak, usteak eta praktikak ezbaian jarriz eta helburutzat hartuz naturarekiko eta ekosistemarekiko jarrera baikorrak sustatzea eta praktikan ere eragitea.
Orain arte bildutako informazio guztian oinarrituta, azken helburuari erantzuteko ekintzak egingo dira: bildutako informazioa antolatu, testu mota jakin batean kokatu, hizkuntza mota askotarikoak erabili (digitala, grafikoa, idatzia edo ahozkoa). Modu kooperatiboan egingo dute lan. Materiala ekoizten ari diren bitartean, autozuzenketa eta taldekoa ere landuko dituzte.
3. FASEA: EBALUAKETA
Ikasle bakoitzaren konplexutasuna edo-eta gelako aniztasuna kontuan hartu nahi ditugunez, lehenetsiko da ebaluazio formatiboa izatea. Sekuentzia didaktikoarekin abiatzeko garaian, testuinguratze fasean ikasleek zituzten ezagutza eta konpetentziak alderatuko dira azken ekoizpen fasean lortu denarekin. Ikasle edo-eta ikasle-talde bakoitzak bidean egindako aurrerapena baloratuko da, eta ez azken emaitza bere horretan bakarrik.
HELBURUAK
Lan honen helburu nagusia honakoa da: ikasgelaz kanpoko hezkuntzaren azken urteotako bilakaeraren azterketatik abiatuz eta euskal curriculumaren ezaugarriak kontutan edukiz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloan lantzen diren ekosistemen kontzeptu eta teoriak lantzeko proposamen didaktiko bat aurkeztea.
Honez gain, proiektu honek honako helburu espezifiko hauek ditu:
– Ingurumenak eta biodibertsitateak eskolako agendan eta eguneroko bizitzan duten garrantzia ulertzea, eta giza osasunarekin, ekosistemen kontserbazioarekin eta garapen jasangarriarekin duten harremana ezagutzea.
– Ingurumenarekin eta biodibertsitatearekin zerikusia duten kontzeptu eta termino nagusiak ezagutu eta deskribatzea.
– Ingurumenean eta biodibertsitatean eragin negatiboa duten giza ekintzak aztertu eta ebaluatzea, eta horiek kontserbatzeko eta zaintzeko alternatibak eta estrategiak proposatzea.
– Biodibertsitatearekin eta ingurumenarekin lotutako datuak ikertzeko, behatzeko, biltzeko eta aztertzeko trebetasunak garatzea.
– Ingurumenarekiko eta biodibertsitatearekiko errespetu, konpromiso eta erantzukizun jarrerak sustatzea.
Helburu horietaz gain, ondorengo hauek ere bilatzen ditu lan honek ere:
– Ikasgelaz kanpoko ikasketa eta hezkuntza definitzea eta karakterizatzea
– Ikasgelaz kanpoko ikasketa aurrera eramaten den zenbait adibide ezagutzea
– Ikasgelaz kanpoko hezkuntza euskal curriculumeko DBH-ko zikloaren baitan Natur zientziak ikasgaian izan ditzakeen onurak aipatzea.
– Larreen ekologia lantzeko ikasgelaz kanpoko proposamen didaktiko bat diseinatzea.