Testuinguratzea
Garapena eta ekoizpena
Ebaluazioa

EKOSISTEMEN EGITURA

Ongi etorriak lehen unitatera!

Ezagutzen al dituzu inguruan dituzun intsektuak? Eta polinizatzaileak?

Ea ba, goazen inguruak ezagutzera! Seguru zuen ikastetxetik gertu badaudela berdeguneak edota natur eremuak. Joango al gara bertara?

Tira, aurretik jakin beharko dugu zeintzuk diren polinizatzaileak, ezta? Lehen galdetu dizuegu, baina informazio gehiago beharko dugu ondorengo ariketa egiteko. Ikusi hemen duzun bideoa eta jarraitu bertan proposatzen dugun ariketa eta jarraibideak.

ARIKETA

Bideoa ikusi ondoren, 4-5 pertsonak taldeak osatu eta bete jarraian adierazten dizuegun fitxa. Animo!